XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2. NERBIO-SISTEMA.

SENTSAZIOAK.

BELARRIAREN BARRUKALDEA: Zatirik edo parterik konplikatuena da, eta horrexegaitik emoten jako LABERINTO izena.

Hazur tenporalean dago kokaturik, HAZURREZKO LABERINTOA, bere zulogunean dagoalarik =mLn=TZEZKO LABERINTOA.

Hazurrezko eta mintzezko laberintoen tartean, PERILINFA izeneko likidoa dago eta mintzezko laberintoa ENDOLINFA izeneko likidoak bainatzen dau.

Hodi erdizirkularrak / Barraskiloa / Utrikulua / Sakulua / Leiho Obala / Leiho biribila.

Hazurrezko laberintoak zm. bat inguruko barrunbea dauka, eta ATARIA deitzen jako.

Hemen aurkitzen da LEIHO OBALA, eta beronen bitartez komunikatzen da erdiko belarriaz.

Ataria, gorantz, espazioaren hiru norabideen HODI ERDIZIRKULARRETATIK luzatzen da, honeen eginkizuna orekari eustea dalarik.

Beherantz BARRASKILOTIK zehar luzatzen da.

Molusku honen maskorraren itxurea daukalako deritxo horrelan.

Hazurrezko laberintoari guztiz ondo egokiturik dagozan mintzekaz osoturik dago mintzezko laberintoa.

Bion arteko diferentzia hauxe da, alegia, mintzezkoak bere barruan maskuri bi dituala, SAKULU eta UTRIKULU izenekoak.

Utrikulua HODI ERDIZIRKULARREN barrurantz luzatzen da eta sakulua BARRASKILOAREN barrurantz, animalia hau, bere maskorraren barru alderantz kokatzen dan antzera.

Barraskiloaren mintzetatik batean CORTIren ORGANOA dago, 25.000 zelula sentsitiboz osotua bera; zelulok egiazko entzun-organoa eratzen dabe eta ENTZUMEN-NERBIOAREN bitartez burmuinari sentzazioak bialtzen deutsiez.

Helixa / Belarri-hegala / Kanpoko entzupidea / Gingila / Hazur tenporala / Hodi erdizirkularra / Sakulua / Nerbioa / Barraskiloa / Eustakio-ren tronpa.